Info

Laudioko kultur ekosistemaren mapa SOS Parke plataformak eta Laudioko Udalak bultzatutako proiektua da.

Mapak horrek ikusgai jartzen ditu herriko kultur ehuna osatzen duten agenteen eta haiek erabili, partekatu edo erabiltzea nahiko luketen espazioen arteko harremana.

Tresna digital honen bitartez, agente bakoitzak bere fitxa propioa sor dezake eta inguruko kultur espazioekin (edo kulturalak izan daitezkeenak) duen harremana adierazi ere bai; horrez gainera, beren jarduerak garatzeko dituzten premiak, espazio-baliabideak edo materialak, zein Laudioko kulturaren erronkak orokorrean zehaztu ahal izango ditu.

Prozesuaren gaur egungo fasea “Conexiones improbables”-eko taldeak garatzen dihardu eta xede nagusi dauka agenteak, espazioak, premiak, ahalmenak identifikatzea eta guztion eskura egongo den mapa digitalean adieraztea. Gainera, Lamuza Parkearen erabilera-planari gerturatzeko lan egingo da eta Laudioko kulturaren plan estrategiko baterako oinarrien zirriborroa ere egingo da. Prozesu honek ondorengo topaketak ditu aurreikusita:

 

2016/10/24
Abiapuntua, mapaketaren irismena eta tresna adosteko OpenLab-a.

2016/11/19
Mapaketa kolektiboaren tailerra

2016/01/09
2. Mapeo tailerra

2016/01/16
Batzorde estrategikoa

2017/01/23
Erabilerak egiaztatu eta horietara gerturatzeko OpenLab-a