FAQ

  • + Zer da Laudioko kultur ekosistemaren Mapa?

_lotura INFO-ra

  • + Kultur agentea naiz (artista, elkartea, kolektiboa, erakunde publikoa,etb.), nola txerta ditzaket mapan erabiltzen ditudan espazioak eta ditudan premiak?

Mapan informazioa txertatzeko erabiltzaile berri bat sortu beharko duzu orrialde nagusian; gero, “agentea” edo “espazioa” formularioak bete beharko dituzu, txertatu nahi duzun informazioaren arabera.

  • + Herritarra naiz, zertarako erabil dezaket plataforma?

Mapa herriko errealitatearen isla da, eta, beraz, kultur erabilera izateko gaitasuna duten baina mapan agertzen ez diren beste espazio batzuk badirela uste baduzu, horiek ere sar ditzakezu. Herritar gisa zure fitxa ere izan dezakezu, Laudioko kultur panoraman dauden premiak edo erronkak ikusgai jartzeko.

  • + Zergatik sortu behar dut erabiltzaile berri bat?

Agente bakoitzak eskainitako informazio agenteak berak eman duela ziurtatzeko, erabiltzaile bat sortzea intrusio-arazoak ekiditeko modu erraza da.

  • + Nola alda dezaket gaizki dagoen datu bat espazio baten fintxan?

Fitxa bakoitzean “editatu” hitzan klikatzen baduzu galdetegira (horren bitartez sortu zen informazioa) sartuko zara, eta nahi duzun informazioa zuzendu edo gehitu ahal izango duzu.

  • + Nola erabiliko dira bildutako datuak?

Oraingoz 2017ko urtarrilaren 17ra arte iraungo duen hausnarketa-prozesu baten barruan erabiliko dira (INFO-ra lotura). Datu guztiak herritar guztien eskura daude, eta ondorengo edozein prozesutan erabiltzeko irekiak egongo dira.

  • + Nork ikus ditzake nire datuak?

Zuk emandako datuak publikoak izango dira web-orrira sartzen den edozeinentzat; beraz, zuk erabaki beharko duzu zein informazio sartuko duzun zure fitxan.

  • + Nire lan-espazio nagusia nire etxea baldin bada, mapan jar dezaket?

Plataformak edozein espazio mota jartzea uzten du, kalea eta zenbakia jartzea nahikoa da, espazio pribatuen kultur erabilera hori ere ikusgai jartzea interesgarria iruditzen zaigulako.

  • + Beste erabiltzaile batek eskainitako informazioari nirea gehitu diezaioket ?

Informazioa gehitu dezakezu “espazioak” fitxetan, osatzeko, zuzentzeko edo hobetzeko. Baina ezingo duzu aldatu beste “agente” batzuen informazioa.